Ekonomia -

Gasteiz

Arabako lurrak defendatu eta berriztagarrien jazarpena salatu dute traktoreekin Gasteizen egin duten protestan

Manifestazioaren amaieran, komunikatu bat irakurri dute. Horren bidez, Arabako Nekazarien Elkarteak, Bionekazaritzak eta Araba Bizirikek ziurtatu dute proiektu energetikoen etengabeko jarioak mehatxu egiten diola lehen sektorearen eta arabarren etorkizunari.

Manifestazioa Gasteizen
Manifestazioa Gasteizen
Ehunka lagun eta 50 bat traktore atera dira kalera Gasteizen, protesta egitera

0:41

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun eta 50 bat traktore atera dira kalera Gasteizen, Arabako lurren alde eta energia berriztagarrien proiektuak sustatzen ari direnen "jazarpenaren aurka".

UAGA Arabako Nezakarien Elkarteak, Bionekazaritza Arabako Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkarteak eta Araba Bizirik taldeak deitu dute manifestazioa.

Protestan, Araban aurreikusita dauden proiektu energetiko, eoliko eta fotovoltaikoak jasotzen dituen mapa bat banatu dute. Hortxe bildu dituzte, halaber, lurraldea zeharkatuko duten goi-tentsioko lineak, eta bertan azaldu dute Lautadako, Aiarako eta Lantarongo lurrak hartuko dituztela horretarako.

Manifestazioaren amaieran, komunikatu bat irakurri dute. Horren bidez, hiru elkarteek ziurtatu dute proiektu energetikoen etengabeko jarioak mehatxu egiten diola lehen sektorearen eta arabarren etorkizunari. "Berdez mozorrotuta, enpresa energetiko handien negoziorako aitzakia dira egitasmo horiek", salatu dute.

Horrez gain, erakundeak —Aldundiak eta Jaurlaritzak— plan horiei "laguntza ordainezina" ematen ari zaiela kritikatu dute.

Horregatik guztiagatik, proiektu horiek gelditzea exijitu dute, "arauetan iruzur egiteaz gain, ez dutelako guztion artean adostutako lurralde banaketa bermatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Manifestazioak Nekazaritza Lan gatazkak