Ekonomia -
Etxebizitza
% 11,7 eta % 22,6 hipoteka gutxiago sinatu ziren urtarrilean, EAEn eta Nafarroan
Espainiako Estatuari dagokionez, % 10,3 hipoteka gutxiago sinatu ziren 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
Agentziak | EiTB Media
Etxebizitzen gaineko hipoteka berrien kopuruak % 11,7 egin du behera urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), guztira 1.555 sinatu baitira, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako informazioaren arabera. Nafarroan jaitsiera handiagoa izan da, % 22,6koa, hain zuzen ere (374 operazio, guztira).
Hala ere, abenduko datuekin alderatuta, % 21,39 hipoteka-kontratu gehiago sinatu dira EAEn.
Guztira, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta 234,82 milioi euro utzi dira maileguan, eta 46,95, berriz, Nafarroan.
Espainiako Estatuan, 33.128 mailegu sinatu dira urtarrilean, hau da, % 10,3 gutxiago sinatu dira urtebetean. Hala ere, aurreko hilabetearen alderatuta % 32,9ko igoera izan da.