Ekonomia -

Lan gatazka

Hitzarmena berritzeko borroka betean, Bilbobuseko langileek greba eguna dute astelehenean

Hilaren 18ko eta 20ko greben ostean, astelehenekoa hil honetako hirugarren greba eguna izango da, eta hilaren 27koa izango da 24 orduko azken greba eguna; izan ere, negoziazioan aurrerapenik egon ezean, greba mugagabeari ekingo diote apirilaren 9an.

Bilbobuseko langileen manifestazioa. Argazkia: @LABsindikatua
Bilbobuseko langileen manifestazioa. Argazkia: @LABsindikatua
Bilbobuseko langileen manifestazioa. Argazkia: @LABsindikatua

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziazioak ez aurrera ez atzera daudelarik, hitzarmena berritzearen aldeko borrokari eusten diote Bilbobuseko langileek, eta astelehen honetan 24 orduko lanuztea egingo dute. 

Hilaren 18ko eta 20ko greben ondoren, astelehenekoa hil honetako hirugarren greba eguna izango da, eta hilaren 27koa izango da 24 orduko azken greba eguna; izan ere, Negoziazioan aurrerapenik egon ezean, greba mugagabeari ekingo diote apirilaren 9an.

Gaur-gaurkoz, astelehen honetan gutxieneko zerbitzuak eskainiko dira, baina maiztasunek eta ordutegiek aldaketak izango dituzte linea guztietan.

Bilboko Udalaren autobus zerbitzuaren emakida duen enpresako langileen hitzarmena 2021ean iraungi zen, eta urte horretatik soldata izoztuta dute. Horrek eragin du langileen protesta.

Duela aste batzuk, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak adierazi zuenez, "langileek zilegi dute soldata igoera eskatzea, 2021az geroztik soldata izoztuta dutelako", baina oraindik ezin izan dute aurkitu Bilbobuseko gatazka konpontzeko nahikoa "legezko berme eta euskarri juridiko" dituen formularik.

Langileekiko hitzarmen kolektiboaren epemuga 2021era artekoa zela eta ordutik ez dela langileen soldata taula berritu adierazi ondoren Abetek esan zuenez, enpresa "ezarritako baldintzetan ari da zerbitzua betetzen, eta hitzarmenean jasota dagoen soldata oraintzen die langileei". 

Bilboko Mugikortasun zinegotziaren hitzetan, enpresaren arabera, ezin du "soldata igoera berririk" bere gain hartu, "kontratuaren desoreka ekonomiko handia eta porrot ekonomikoa ekarriko liokeelako". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilbo Grebak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bilbobus Lan gatazkak Garraio publikoa