Ekonomia -

Lan gatazkak

Banka sektoreko grebak % 75eko jarraipena izan du EAEn, sindikatuen arabera

Caixabank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuetako langileek ez dute greba deialdiarekin bat egin.

BBVAk Donostian duen sukurtsal bat. Argazkia: EITB Media
BBVAk Donostian duen sukurtsal bat
BBVAk Donostian duen sukurtsal bat. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku sektorean gaur deitutako grebak jarraipen zabala izan du, % 75ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), sindikatuen arabera.

Sektoreko hiru sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta FINE) greban parte hartzera animatu dituzte Santander, BBVA, Sabadell, Bankinter, Deutsche Bank eta sektoreko gainerako enpresetako langileak. CaixaBank, Ibercaja, Unicaja, Ibercaja, Kutxabank, Rural Kutxa eta Ingeniarien Kutxa bankuetakoek ez dute bat egin greba deialdiarekin.

Greba deialdi honekin mezu "irmoa" helarazi nahi diete deitzaileek enpresei, finantza sektoreko beste alor batzuen pareko lan hitzarmena eta soldata igoera merezi dutela uste dutelako.

AEB Espainiako Bankuen Elkarteak ez du onartu sindikatuek egindako azken proposamena. CCOO, UGT eta FINE sindikatuek, besteak beste, hiru urtean % 13ko soldata igoera eta urtean opor egun bat gehiago eskatu dituzte, 25 guztira.

Sindikatuen ustez, AEBk uko egin dio proposamen horri, eta sektorearen irabazietatik, goi-zuzendaritzaren ordainsarien igoeratik eta, batez ere, langileek aldarrikatzen eta merezi dutenetik "oso urrun" geratu da.

Patronalak baztertu egin du proposamena, eta, sindikatuen arabera, jarrerak "oso urrun" daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank BBVA albisteak Laboral Kutxa albisteak Banco Santander argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak