Ekonomia -
SIEMENS
Siemens Energyk 1.582 milioi irabazi ditu lan-urteko lehen hiruhilekoan, Gamesak 426 milioi galdu baditu ere
Aire-sorgailuen negozio unitaten dituzten "arazoak konpontzea" eta "beste unitateen hazkundea aprobetxatzea" dira kopainia alemaniarraren helburuak lan-urte honetan, Christian Bruch Siemens Energyko presidenteak esan duenez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Siemens Energy konpainia alemaniarrak 1.582 milioi euroko irabaziekin hasi du bere urte fiskala (urritik abendura arteko tartea). Iaz, tarte horretan 598 milioi euroko galerak izan zituen.
Irabazien atzean, besteak beste, konpainiak Indian duen filialaren zati bat (% 18) Siemens AG taldeari 2.100 milioi euroren truke saldu izana dago, Christian Bruch Siemens Energyren presidentearen arabera. Esan duenez, aire-sorgailuen negozio unitateetan dituzten "arazoak konpontzea" eta "beste unitateen hazkundea aprobetxatzea" dira kopainia alemaniarraren helburuak lan-urte honetan,
Siemens Gamesa da konpainia alemaniarrak Euskal Herrian duen enpresa taldea, eta horren emaitzak ez dira onak izaten ari, oraingoz: lehen hiruhilekoan 426 milioi euroko galera izan du. Nolanahi ere, orain urtebeteko emaitzekin alderatuz (759 milioi euroko galerak), ia erdira jaitsi dira galerak. 2023ko urriik ekainera fakturazioak % 4,8 egin zuen gora Gamesan, 2.043 milioira arte.
Konpainia alemaniarrak hiru lantegi ditu EAEn (Zamudio, Asteasu eta Mungia) — 1.011 langile —, eta beste bi, Nafarroan (Sarriguren eta Arazuri) — 1.823 langile —.