Ekonomia -

IRAGARPENA

Gutxieneko soldata 1.134 eurora igotzea onartuko du asteartean Ministroen Kontseiluak, Sanchezen esanetan

PSOEko buruak ironiaz esan duenez, "eskuinari ekonomiarekin hauteskundeetako porrotekin bezala gertatzen zaio: ez dakite nola kudeatu".

Pedro Sanchez Ourensen gaur, hauteskunde ekitaldian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Ourensen gaur, hauteskunde ekitaldian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Ourensen gaur, hauteskunde ekitaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Ministroen Kontseiluak lanbide arteko gutxieneko soldata % 5 igotzea onartuko du datorren asteartean, hilean 1.134 euroraino, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta sindikatuek urtarrilean lortutako akordioaren ildotik.

1.080 eurokoa izatetik 1.134 eurokoa izatera pasatuko da, beraz, gutxieneko soldata: hilean 54 euro gehiago, 14 ordainsaritan.

Espainia "inoiz baino enplegu, eskubide eta bizikidetza gehiago" lortzen ari dela esan du Sanchezek, eta "norabide onean" doala.

Ourensen egin du iragarpena buruzagi sozialistak, Jose Ramon Gomez Besteiro Xuntako presidentegai sozialistari babesa emateko ekitaldi politikoan.

Oso hitzartze ekonomikoa egin du, Gobernu sozialistaren lorpenak goraipatuz eta aurreko gobernuekin alderatuz. Ironiaz, ondokoa esan du: "Eskuinari ekonomiarekin hauteskundeetako porrotekin bezala gertatzen zaio, ez dakite nola kudeatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia albisteak Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Soldatak