Ekonomia -

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Lemoako garbitegi batean, zulo batera erorita

Suhiltzaileek atera dute ohatila batean, bere kordean, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute lesioak artatzera.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat zauritu da gaur zulo batera erorita Lemoako (Bizkaia) garbitegi batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 09:20 aldera gertatu da Pozueta industriaguneko garbitegi batean.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta suhiltzaileek atera dute emakumea zulotik, ohatila batean, baina bere kordean.

Ondoren, langilea Galdakaoko ospitalera eraman dute, lesioak artatzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lemoa