Ekonomia -

KPI

Inflazioa % 3,4ra jaitsi da azaroan Euskadin eta % 3,1era Nafarroan

Elikagaien kasuan, igoera orokorra % 9koa izan da, aurreko hilean baino bost hamarren gutxiago.

Emakume bat, harategi batean. Argazkia: EFE.
Emakume bat, harategi batean
Emakume bat, harategi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inflazioa % 3,4ra apaldu zen azaroan Euskadin (urrian baino % 0,1 gutxiago) eta % 3,1era Nafarroan (% 0,1 ere gutxiago), batez ere erregaien eta pakete turistikoen merkatzeagatik eta elikagaien portaera hobeagatik, % 9 igo baitziren, aurreko hilean baino bost hamarren gutxiago.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) duela bi aste aurreratutako inflazioaren datua baieztatu du ostegun honetan, baita azpiko inflazioarena ere (energiarik eta elikagai freskorik gabe), 0,7 puntu jaitsi eta % 4,5ean kokatu baitzen, iazko apiriletik izandako tasarik txikiena.

Elikagaien prezioaren bilakaeran eragin berezia izan du ogiaren, zerealen, esnearen, arrautzen eta gaztaren jaitsierak, aurreko urteko igoeren aldean, eta haragia 2022ko azaroan baino gutxiago hazi da.

Garraioaren tasa % 0,0koa da, aurreko hilekoa baino ia puntu eta erdi txikiagoa. Jaitsiera horren arrazoia da ibilgailu pertsonaletarako erregaien eta lubrifikatzaileen prezioak 2022ko azaroan baino gehiago jaitsi direla.

Aisia eta kulturari dagokionez, % 2,5eko tasarekin, ia puntu eta erdi jaitsi da aurreko hilaren aldean. Bilakaera horren arrazoia da pakete turistikoen prezioak gehiago jaitsi direla iazko hilabete berean baino.

Etxebizitzak bi puntu egin du gora, % -5,7ra arte. Portaera horren arrazoia da, batez ere, elektrizitatearen prezioak 2022ko azaroan baino gutxiago jaitsi direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak