Ekonomia -

Garraioa

Puentek ziurtatu du Espainiako Gobernua ezin dela "azkarrago joan" AHTa Euskadira iristeko prozesuan

"Lan horiei arreta eta lehentasun handiena ematen ari gara. Gobernuaren esku dauden hemeretzi zatietatik hamahirutan plataformak eginda daude —gainegitura falta dute—, eta 6 gauzatze bidean daude", zehaztu du.

AHTaren Bilboko sarrera. Argazkia: EFE
AHTaren Bilboko sarrera
AHTaren Bilboko sarrera. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren ministro Oscar Puentek adierazi du Espainiako Gobernuak "interes handiena" duela AHTa "lehenbailehen" Euskadira iristeko, eta ziurtatu Exekutiboa ezin dela "azkarrago joan".

"Lan horiei arreta eta lehentasun handiena ematen ari gara. Gobernuaren esku dauden hemeretzi zatietatik hamahirutan plataformak eginda daude —gainegitura falta dute—, eta 6 gauzatze bidean daude", zehaztu du.

Bilboko eta Gasteizko sarreren proiektuan buru-belarri dabiltzala ere esan du, eta PPren Euskadiko presidente Javier de Andresi "lasaitasun mezua" igorri dio —Abiadura Handiko Trena Arabara noiz helduko den galdetu zion honek—. "Erritmo eta ahalegin handiarekin" ari gara beharrean, AHTa Euskadira "lehenbailehen" hel dadin.

De Andresek, baina, Espainiako Gobernuak epeak bete ez dituela kritikatu du. Ondorioz, mesfidati azaldu da Sanchezen Gobernuarekin, uste baitu PSOEren eta EH Bilduren arteko itunak atzerapen horien "atzean" egon litezkeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Abiadura Handiko Trena Garraio publikoa