Ekonomia -

Enplegu espedientea

2.500-5.000 langilerengan eragina izan dezakeen enplegu erregulazioko espediente bat iragarri du Telefonicak

Bileran ez dute zehaztu zenbat behargin geratuko diren lanik gabe. Enplegu espedienteak 1968an jaiotakoak soilik hartzen baditu barne, 2.500 langilerengan izango dute eragina "kaleratzeek", eta 1969koak ere sartzen badira, 5.000 beharginengan.

Enplegu erregulazioko espediente bat iragarri du Telefonicak
Enplegu erregulazioko espediente bat iragarri du Telefonicak
Enplegu erregulazioko espediente bat iragarri du Telefonicak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefonicak sindikatuei jakinarazi die enplegu erregulazioko espediente (EEE) bat aurkeztuko duela, eta Estatu espainiarrean dituen hiru erakundeetan izango duela horrek eragina: Telefonica Moviles, Telefonica Soluciones eta Telefonica España enpresetan, hain zuzen ere. Guztira, 16.000 pertsona ari dira hiru enpresa horietan lanean, sindikatuek zehaztu dutenaren arabera.

Oraingoz, baina, argitzeke dago zenbat beharginengan izango duen eragina enplegu espedienteak, ez baita "legala" negoziazio mahaian mintzagai izan ez duten edozein datu azaleratzea, espedientearen inpugnazioa ekar dezakeelako", esan du iturri horrek.

Lan hitzarmen kolektiboaren mahai negoziatzailean hartzen ziren erabakien zain zeuden sindikatuak, lantaldearen txikitzea EEE baten ala plan etete indibidualen bidez egingo zuten jakiteko.

EEEak 1968an jaiotakoak soilik hartzen baditu barne, 2.500 langilerengan izango dute eragina "kaleratzeek", eta 1969koak ere sartzen badira, 5.000 beharginengan.

Hiru batzorde horietako bakoitzak emango ditu aurrerago negoziazio mahaietan hartutako erabakien gaineko xehetasunak, nahiz eta oraindik ez dituzten bilera horietarako datak ezarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainia Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak