Ekonomia -

ETXEBIZITZA, BILBON

Urbas enpresa sustatzaileak alokairuan jartzeko 143 etxebizitzako proiektua saldu dio Q-Livingi, Bilbon

Etxebizitza multzo hau Zorrotzaurren eraikitzea aurreikusten da, hirigintza mailan Bilbon azken urteetan gehien hazi den zonaldean, hain justu.

Zorrotzaurreko ikuspegia EITBko artxiboko irudi batean
Zorrotzaurreko ikuspegia EITBko artxiboko irudi batean
Zorrotzaurreko ikuspegia EITBko artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urbas enpresa sustatzaileak alokairuan jartzeko etxebizitzaren merkatua bultzatzen jarraitzen du. Hala, duela hiru hilabete M&G Erresuma Batuko funtsari alokairuko 300 etxebizitzatik gora saldu eta gero, orain iragarri du Q-Living enpresari babes ofizialeko 143 etxebizitza eraikitzeko proiektua saldu diola, 24 milioi euroren truke.

Etxebizitza multzo hau ere Zorrotzaurreko uhartean eraikiko dute, Bizkaiko hiriburuan azken urteetan garapen urbanistiko handiena izan duen inguruan, eta 143 etxebizitza aurreikusten ditu, 9 eta 10 solairuko bi dorretan banatuta. Bat, bi eta hiru logelako etxebizitzak izango dira, eta 2026an alokatzeko prest egotea aurreikusten da.

Bestalde, 185 aparkaleku plaza, 143 trasteleku, bizikletentzako aparkalekuak, berdegune eta lorategiak eta hiru merkataritza-lokal ere egiteko asmoa dute eremu horretan.

Proiektu berriak eraginkortasun energetikoaren A etiketa lortu nahi du; izan ere, Urbas enpresak etxebizitza eraginkorrak eraikitzea du helburu, ur sistema eta energia berriztagarridunak eta alokairu sozial eta eskuragarriak oinarri dituztenak.

Proiektuaren kotizaziorako diru-sarrerak 30,5 milioi eurotik gorakoak dira, Eusko Jaurlaritzak alokairu eskuragarriko etxebizitzak sustatzeko 6,5 milioiko dirulaguntza eman ondoren. Urbasek eskaera formalizatu du dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zorrotzaurre Etxebizitza