Ekonomia -

KONTSUMORAKO PREZIOEN INDIZEA

KPIa % 3,5eraino jaitsi da urrian EAEn, eta % 3,2raino Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa 3,5ean mantendu da urrian. Bestalde, azpiko inflazioa sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino.

Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urrian, inflazioak apur bat behera egin du eta urte arteko tasa % 3,5ean gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 3,2an Nafarroan, erregaien eta elikagaien prezioen beherakadak bultzatuta, batez ere.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urte arteko tasak hamarren bat eta bi hamarren egin du behera EAEn eta Nafarroan, % 3,6tik % 3,5era eta % 3,4tik %3,2ra, hurrenez hurren.

Irailetik urrira, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bi hamarren igo da EAEn eta hiru hamarren, Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 3,6 garestitu dira EAEn, eta % 3,3 Nafarroan.

Gipuzkoak izan du urte arteko inflaziorik handiena urrian (% 3,9), Bizkaiaren (% 3,5) eta Arabaren (% 2,8) aurretik. Irailetik urrira, prezioak % 0,4 garestitu dira Gipuzkoan, % 0,1 Araban, eta bere horretan mantendu dira Bizkaian.

Elikagaiak eta edariak % 9 garestitu dira batez beste iazko urritik aurtengo urrira EAEn, eta, % 9,6 Nafarroan. Hala ere, urte arteko tasak apur bat behera egin du, % 9,6koa baitzen EAEn eta % 9,8koa Nafarroan, irailean. Irailetik urrira, prezioak % 1,3 igo dira EAEn, eta % 1,7 Nafarroan. Halaber, Espainiako Estatuan elikagaiak eta edariak % 9,5 garestitu dira urtebetean. 

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa 3,5ean mantendu da urrian.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino. Hortaz, KPI orokorra baino 1,7 puntu handiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainia argazkiak KPI albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak