Ekonomia -

SOLDATAK

EAEko sektore publikoko langileek % 0,5eko soldata igoera gehigarria izango dute aurten

Langile publikoen soldatak % 2,5 handitu ziren urtarrilean, baina beste % 0,5 igoko dira urritik aurrera, 2022ko eta 2023ko irailen arteko KPIaren baturak % 6 gainditu duelako.

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko langile publikoen soldatak beste % 0,5 igoko dira urritik aurrera, Eusko Jaurlaritzak gaurko gobernu bileran onartutakoaren arabera. Neurriak atzerako eragina izango du, eta, hortaz, urtarriletik irailera arteko soldatei ere aplikatuko diete igoera hori.

Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatutako akordio baten arabera, langile publikoen soldata % 2,5 handitu zen urtarrilean. Hala ere, akordio horrek soldatak beste % 0,5 igotzea aurreikusten zuen, baldin eta 2022ko eta 2023ko irailen arteko KPIaren batura % 6 baino handiagoa bazen, eta horrela izan da.

Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, aurtengo iraileko inflazioa (% 3,5) eta iazko hilabete bereko datuak (% 5,5) batuta aise gainditu da % 6 hori.

2023an, beraz, % 3ko soldata igoera izango dute langile publikoek. Eusko Jaurlaritzaren arabera, horrek 20.793.298 euroko kostua izango du euskal administrazioarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Funtzionarioak albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Soldatak gaur