Ekonomia -

HMEI

Europako Justiziak gaur erabakiko du Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea baliogabetzat jo ala ez

2020ko martxoaren 3an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman zien HMEI indizea zuten hipotekak zituzten kontsumitzaileei, baina urte bereko urriaren 21ean, Auzitegi Gorenak baztertu egin zuen neurriz kanpokoak zirela.

Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Justiziak gaur erabakiko du Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) baliogabetzat joko duen ala ez, eta, hala badagokio, Espainiako bankuek eragindako pertsonei milioika euro itzuli behar dizkien, erreklamazioetarako atea irekiko litzatekeelako. Espainiako Estatuan, oraindik ere, 1.000.000 hipoteka aldagarri baino gehiago daude, HMEIri lotuta, Hego Euskal Herrian, 30.000 bat.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak HMEIren aurkako irizpena eman zuen 2020an, baina epaia ez zen guztiz argia izan, eta Espainian auzitegiek indizea baliogabetu gabe jarraitu dute.

Orain, HMEI berriro iritsi da Europako Justiziaren eskuetara, Palmako kasu baten harira, eta indizea baliogabetzeko bidean aurrera egin daiteke. Europako Batzordea eta Europar Batasuneko abokatu nagusia EBko 93/13 zuzentarauaren arabera neurriz kanpoko HMEI klausula aitortzearen aldekoak dira, baina horrek ez du ezer bermatzen orain arte gertatu den bezala.

2019ko irailaren 10ean, Maciej Szpunar Europar Batasuneko (EB) Justizia Auzitegiko abokatu nagusiak epaileen esku utzi zuen IRPH indizea, neurriz kanpokoa izan ote den zehaztea. Indize ofiziala izanagatik, ez du zertan gardena izan behar, eta hori ebaztea auzitegiei dagokiela nabarmendu zuen.

2020ko martxoaren 3an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak arrazoia eman zien HMEI hipotekak dituzten kontsumitzaileei, baina gehiegikeriaz merkaturatu ote ziren Espainiako epaileek kontrolatu egin behar zutela ebatzi zuen.

Gauzak horrela, 2020ko urriaren 21ean, indizean oinarritutako lau hipoteka aztertu zituen Auzitegi Gorenak. HMEIk neurriz kanpoko baldintzak ezartzen dituenik ukatu zuen Gorenak, baina kontratazioan gardentasun falta ikusi zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Kutxabank BBVA Epaiketak argazkiak Laboral Kutxa Banco Santander Hipotekak berriak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak