Ekonomia -
Aenaren datuak
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek datu historikoak lortu dituzte ekainean
Hiru aerodromoek inoizko hileko erregistrorik onena izan dute: 47.612 bidaiari zenbatu dituzte Hondarribian, 604.247 Loiun eta 30.143 Forondan.
EITB MEDIA
Bilboko, Donostiako eta Gasteizko aireportuek sekula izandako datu onenak lortu dituzte ekainean, Aenaren hilero ateratzen duen txostenean ageri denez.
Donostiako aireportuak % 22,1eko hazkundearekin itxi du hilabetea, 2022ko aldi berarekin alderatzen badugu. Guztira 47.612 bidaiari zenbatu ditu. Hala, 2023ko ekaina izan da aireportuak bere historian bidaiari gehien mugitu dituen hilabetea, Aenak jakitera eman duenez.
Bilbokoak bere historiako hileko daturik onena lortu du ekainean, 604.247 bidaiarirekin, 2022ko hilabete berean baino % 13 bidaiari gehiago, eta Forondako aireportuak, Gasteizen, 2022ko hilabete beraren alderatuta, % 36,2ko hazkundea izan du ekainean, guztira 30.143 bidaiari izan baititu.
Gasteizko aerodromoan 1.352 lurreratze- eta aireratze-mugimendu izan ziren, hau da, 2022ko hilabete bereko aire-operazioak baino % 11,9 gehiago. Bilbon 4.762 izan ziren, iazko ekainarekim alderatuta % 5,5 gehiago, eta Donostian 621 zenbatu zituzten, duela urtebete baino % 8,2 gehiago.
Trafiko motari dagokionez, Estatuko bidaiarien kopuruak % 6,5 egin gu gora Bilboko aireportuan, 357.235 bidaiarirekin. Nazioarteko bidaiariak, bestalde, % 23,8 gehitu dira; guztira, 245.939.