Ekonomia -
Pentsioak
Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen pentsiodunak Gasteizera egiten ari diren martxara
Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera ziren beste bi zutabeak. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hirugarren zutabe bat batu da Agurainen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua Gasteizera egiten ari diren martxara. Astelehenean hasi zuten ibilaldia Bilbotik eta Bergaratik, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko.
Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan dute mugimendu horretako ordezkariek, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".
Gaur, asteartea, 09:30 aldera, martxara batu da Aguraindik irtendako zutabea. Esan bezala, Gasteizen amaituko dute aldarrikapena ostegun honetan. Han, manifestazioa egingo dute, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuta.