Ekonomia -

Telefonia mugikorra

Europako Batzordeak Orange eta MasMovil enpresen arteko bat-egiteari buruzko ikerketa "sakona" abiatu du

Bruselak ohartarazi duenez, bat-egite horrek "Espainiako sare-operadoreen kopurua murriztuko luke, lehiakide berritzaile eta esanguratsu bat kenduz", eta horrek "prezio altuagoak eta bezeroentzako telekomunikazio-zerbitzuen kalitate txikiagoa" ekar ditzake.

Artxiboko irudia: EITB
Artxiboko irudia.
Artxiboko irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Orange eta MasMovil enpresen arteko bat-egiteari buruzko ikerketa "sakona" abiatuko duela iragarri du gaur, eta esan du kezkatuta dagoela operazioak "lehia murriztu dezakeelako banda zabal mugikor eta finkoko zerbitzuen txikizkako eta askotariko zerbitzuen paketeen eskaintzan Espainian".

Ohar batean, Bruselak ohartarazi du telefonia mugikorreko bi operadore nagusien arteko bat-egite horrek "Espainiako sare-operadoreen kopurua murriztuko lukeela, lehiakide berritzaile eta esanguratsu bat kenduz", eta horrek "prezio garestiagoak eta bezeroentzako telekomunikazio-zerbitzuen kalitate txikiagoa" ekar ditzakeela.

Bat-egite horrek izango dituen ondorioei buruzko ikerketa "sakon" hau datozen 90 egun baliodunetan (hau da, abuztuaren 21a baino lehen) bukatu behar du Bruselak, eta "lehiaren arloan dituen hasierako erreparoak berresten diren" zehaztu.

Operazioaren berri uztailean eman zuten, eta erraldoi berriak 18.600 milioi euroko balioa izango luke; horietatik 7.800 Orangeri dagozkio (Espainiako bigarren telefonia mugikorreko operadorea) eta 10.900 MasMovil konpainiari (sektore bereko laugarrena).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Albisteak multinazionalak Frantzia argazkiak Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Espainia argazkiak