Ekonomia -
EITB DATA
Zertara bideratzen dira gure zergak?
Helburu nagusien artean, osasuna, herritarren segurtasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea nabarmentzen dira. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.
EITB Media
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek ordaintzen dituzten zergak zerbitzu publikoetan inbertitzen dira. Horrela, zergek herritar guztientzat eskuragarri dauden zerbitzu publikoen kostua ordaintzen dute, desberdintasun sozialak murriztuz.
Garrantzitsuenen artean, osasuna eta herritarren segurtasuna nabarmentzen dira, unibertsalak baitira, eta hezkuntza eta gizarte-ongizatea, kasuan kasuko pertsonentzat, baina horien kostua zergadun guztien artean ordaintzen da. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.
Gainerako % 33a beste betebehar eta politika publikoetara bideratzen da: errepideak, I+Gren sustapena, justizia, kultura, espaloiak, argiteria publikoa eta abar.