Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Ekonomia "egonezin batean egon arren", EAEko enpresetan "dinamismoa" ikusten du Tapiak

Parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoen harira, sailburuak esan du "berme guztiekin" jarri behar direla martxan, baina menpekotasuna jaitsi nahi bada, halakoak "bai ala bai" jarri behar direla. Horren ildoan, ekimen pribatu-publikoarekin egindako proiektuak defendatu ditu.

Tapia, gaurko elkarrizketaren une batean: EITB Media
Tapia.
Tapia, gaurko elkarrizketaren une batean: EITB Media

play icon 23:17

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako ekonomia tenkatzen duten "egonezinak" gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresetan "dinamismoa" ikusten duela nabarmendu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak. 

"Ekonomia egonezin batean dago, baina gure enpresak ohituta daudela dirudi. Kontrataziorako eta inbertsioak egiteko gogoa dago, lehiakortasunari eusteko", adierazi du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Dena dela, aitortu du "urte zaila" izan daitekeela aurtengoa. 

Zabalago mintzatu da energia berriztagarriez eta izapidetzen ari diren Trantsizio Energetikorako Legeaz. Jaurlaritzak 78 puntutan egin du parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoak jartzeko eskaerak, eta sailburuak espero du proiektu guztiak gauzatzea, "baimen guztiak ondo beteta eta berme guztiekin". "Horrek esan nahiko du energia sortzeko ahalmena asko igoko dela, eta gure enpresek bertako energia, berriztagarria, eskura izango dutela", argudiatu du. Tapiaren iritzian, "menpekotasuna jaitsi nahi badugu, jarri behar ditugu bai ala bai"

Proiektu horiek jarraitu beharreko ereduari dagokionez, Araban martxan jarri den instalazio fotovoltaikoa jarri du adibidetzat —Ekiola proiektua, Energiaren Euskal Erakundearen, Mondragon Korporazioaren eta Iberdolaren artean sustatutakoa—. "Euskadi oso txikia da eta beharrezkoa da eremu publikoa eta pribatua elkarrekin aritzea", azaldu du, eta kasu horretan 30 bat enpresa onuradun daudela zehaztu du. 

Horren kontura, EH Bilduren jarrera salatu du. "Iberdrola tartean dagoelako kritikatzen dute, baina gero beste enpresa pribatu baten esku hartzea ondo ikusten dute norvegiarra delako", erantsi du ironiaz. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Irratia euskaraz Ekologia azken ordukoa Enpresen albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Eguzki energia Gas naturala Energia iturriak gaur