Ekonomia -

2023KO AURREKONTUAK

Jaurlaritzaren eta oposizioaren artean gerturatzerik ez, aurrekontuen negoziazioen lehen bilera errondan

Aurrekontuetako partidetan 450 milioi euroko aldaketak proposatu ditu EH Bilduk, eta fiskalitatearen inguruko eztabaida zabaltzea. Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, datorren urteko kontuetara 511 milioi euro gehiago gehitzea eskatu du. Bere aldetik, PP+Cs taldeak zergak jaistea proposatu du.

Iriarte, Gorrotxategi eta Iturgaiz, gaur, Azpiazurekin.
Iriarte, Gorrotxategi eta Iturgaiz, gaur, Azpiazurekin.
Iriarte, Gorrotxategi eta Iturgaiz, gaur, Azpiazurekin.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eta oposizioko taldeak, Vox izan ezik, gaur hasi dira 2023ko aurrekontu proiektua negoziatzen. Elkarri entzuteko eta hitz egiteko borondatea erakutsi badute ere, kontuen edukiari dagokionez, jarrerak urrunduta eseri dira mahaian. Hizketan hasterako, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak argi eta garbi esana zuen proposamenak kontuan hartu bai, baina egiturazko aldaketarik ez dutela egingo.

EH Bildu izan da Azpiazurekin biltzen lehena, 09:30ean, eta batzarraren ondoren egin duen agerraldian, Maddalen Iriarte koalizioko eledunak azaldu du aurrekontuetan "egiturazko aldaketak" egitea eskatu dutela, horretarako "proposamen zehatzak eta arrazoituak" mahai gainean jarrita. 

Hala, Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuen partidetan 450 milioi euroko aldaketak egitea proposatu du koalizioak, "degradazio arriskuan" ikusten dituzten hainbat atal bideratzeko, tartean, Osakidetza. Halaber, krisi energetikoari, etxebizitzen garestitzeari, lehen sektorearen egoera zailari eta enpresen errotze galerari aurre egiteko sakoneko aldaketak egitea premiazkoa dela helarazi diote Ekonomia arduradunari.

Fiskalitatearen inguruko eztabaida berehala zabaltzea da EH Bilduk gaurko bileran mahai gainean jarri duen beste eskarietako bat. Iriarteren hitzetan, eragile guztiekin eztabaida irekia zabaltzea ezinbestekoa da eredu fiskala errotik aldatzeko, "partxeak jartzen ibili beharrean". Zentzu horretan, Jaurlaritzak eztabaidari ekiteko borondatea baduela esan die.

Bilera "berandu" iritsi dela, baina "giro egokian" egin dela azaldu du ezkerreko koalizioko bozeramaileak. Azpiazuk EH Bilduren proposamena "ulertu" duela gaineratu du, eta aztertzekotan geratu dela.

Aurrekontuetan ''egiturazko aldaketak'' txertatzeko eskatu dio EH Bilduk Azpiazuri
Aurrekontuetan ''egiturazko aldaketak'' txertatzeko eskatu dio EH Bilduk Azpiazuri
Aurrekontuetan ''egiturazko aldaketak'' txertatzeko eskatu dio EH Bilduk Azpiazuri

2:11

Elkarrekin Podemos-IU taldeko ordezkariak izan dira Ekonomia sailburuarekin hitz egin duten hurrenak. Miren Gorrotxategi koalizioak Legebiltzarrean duen bozeramaileak azaldu duenez, besteak beste, aurrekontuetara aurtengo soberakinetatik 511 milioi euro gehitzea proposatu dute, "herritarren bizi kalitatea hobetzeko". Hainbat aldaketa proposatu dituzte osasun, etxebizitza, hezkuntza edota zerga alorretan, eta konpromiso politikoak hartzea ere eskatu diote Jaurlaritzari. 

Dokumentua aztertu eta erantzutekotan geratu bada ere sailburua, ezkor agertu da Gorrotxategi, Azpiazuk argi jakinarazi baitie "500 milioiko gehikuntza gehiegi" dela eta konpromiso politikorik hartzeko prest ere ez daudela aurrekontuen negoziazioan.

''Jaurlaritzak ez du konpromiso politikorik hartu nahi, kontuak bakarrik negoziatu nahi dituzte''
''Jaurlaritzak ez du konpromiso politikorik hartu nahi, kontuak bakarrik negoziatu nahi dituzte''
''Jaurlaritzak ez du konpromiso politikorik hartu nahi, kontuak bakarrik negoziatu nahi dituzte''

2:26

Bere aldetik, PP+Cs taldeko Carlos Iturgaizek adierazi du euren proposamen guztiak "zergak jeistera eta familien egoera arintzera bideratu" dituztela, eta hala jakinarazi diotela Azpiazuri. "Energia, gasa, erregaiak eta hipotekak garestitzen ari diren honetan, presio fiskala jaistea eskatu dugu", esan du buruzagi popularrak.

Era berean, PPk gobernatzen dituen Estatuko beste erkidego batzuetako eredu fiskala aintzat hartzea proposatu dute, Galiziakoa edota Madrilgoa, esaterako. "Zergak jaisten ari dira toki horietan", gaineratu du.

P+Cs tadeak defendatzen duen eredua "ezkerreko blokeak proposatzen duenarekin alderatuta, antipodetan" dagoela ere nabarmendu du. "Beraz, orain, Jaurlaritzari dagokio bi ereduen artean erabakitzea".

Zergak jaistea proposatu dio PP+Cs taldeak Azpiazuri, aurrekontuen negoziazioan
Zergak jaistea proposatu dio PP+Cs taldeak Azpiazuri, aurrekontuen negoziazioan
Zergak jaistea proposatu dio PP+Cs taldeak Azpiazuri, aurrekontuen negoziazioan

1:47
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Ekonomia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EAEko Aurrekontuak