Ekonomia -
Lan-gatazka
Gipuzkoako TAO eta garabietako langileek greba egingo dute asteburu honetan
KPIren araberako soldata-igoera eta 35 orduko lanaldia aldarrikatzen dituzte. Lan-hitzarmenaren negoziazioak urtebete blokeatuta daramala salatu dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek.
A.G. | EUSKADI IRRATIA | EITB MEDIA
Gipuzkoako TAO eta garabietako langileek greba egiten ari dira asteburu honetan, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta, lan-hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta dagoela" salatzeko. Izan ere, Asesga patronalarekin abendura arte ez direla bilduko salatu dute sindikatuek.
Aldarrikapenen artean daude KPIren araberako soldata-igoera eta 35 orduko lanaldia, Euskadi Irratiak jasotako adierazpenetan Andoni Iriondo ELA sindikatuko bozeramaileak esan duenez. Salatu dutenez, "urtebete" daramate hitzarmen kolektiboaren negoziazio-bilerak egiten, eta "nabaria" da negoziazio horren blokeoa.
Joan den urriaren 7an lehenengo greba-eguna egin zuten eta, negoziazioak aurrera egin ezean, azaroaren 9tik 16ra bitarte greba-egun gehiago egingo dituztela iragarri dute.