Ekonomia -
Lan-gatazka
Metro Bilbaon lanuzteak deitu dituzte asteazken eta ostiralerako
Langileek 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era egingo dituzte lanuzte horiek.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
ELA, UGT eta CIM sindikatuek Metro Bilbaoko langileei grebara deitu diete berriro bihar, uztailaren 13an, eta ostiralean, hilaren 15ean, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era.
Sindikatu horiek ohar batean adierazi dutenez, "zuzendaritzak ez du jarrera aldatu" eta "langileen erosteko ahalmena bermatu gabe jarraitzen du, negoziazioa luzatuz eta urte askoan enkistatu den gatazkaren errealitatea desitxuratuz".
Sindikatuek, gaineratu dutenez, hainbat alderdi sozial eta antolakuntzakoak hobetzea eskatzen dute, baita langileen erosteko ahalmenari eutsiko dioten soldata-igoerak bermatzea ere.
"Horregatik mobilizatuko dira berriro, aurreko deialdietan bezala, metroko zerbitzuetan nahiko nabaritu baitzen deialdien arrakastaren ondorioz", jakinarazi dute.