Ekonomia -

LANA

236 gazte aurkeztu dira eskainitako 100 BEINT beketarako hautaketa-prozesura

Prestakuntza-plana hiru fasetan oinarritzen da, eta ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzen ditu 24 hilabeteko epean. Aurtengo deialdian unibertsitate-prestakuntza hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute.

Hautaketa-prozesua BECen. Argazkia: SPRI taldea.
Hautaketa-prozesua BECen. Argazkia: SPRI taldea.
Hautaketa-prozesua BECen. Argazkia: SPRI taldea.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

236 gazte (128 emakume eta 108 gizon) aurkeztu dira SPRI taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2022-2024 urteetarako eskaini dituen 100 beketako (BEINT) bat lortzeko hautaketa-prozesura. 236 hautagaien artean, 150 bizkaitarrak dira, 59 gipuzkoarrak eta 27 arabarrak.

Hautaketa-prozesua larunbatean egingo da BEcen, eta hizkuntza azterketak, proba psikoteknikoak eta ezagutza sozio-ekonomikoei buruzko proba orokor bat egingo dira. Hizkuntza azterketei dagokienez,euskararen, ingelesaren eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza baten (alemana, arabiera, txinera-mandarina, frantsesa, italiera, portugesa edo errusiera) ezagutza eta erabilerari buruzko probak izango dira.

Puntuazio onena lortzen duten 100 hautagaiak BEINT bekadunak izango dira, eta unibertsitatean egingo den trebakuntzako lehen faserako deituko zaie uztailaren hasieratik aurrera. Ondoren, bekadunei atzerrian euren bulegoak esleituko zaizkie urtebetez, eta azkenik, 2024ko urtarrila eta abuztua bitartean, enpresa-praktikak egingo dituzte atzerrian.

BEINT prestakuntza-programa

Prestakuntza-plana hiru fasetan oinarritzen da, eta ezagutza teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu 24 hilabeteko epean.

Lehen fasean bekadunek lau hilabeteko unibertsitate-prestakuntza jasoko dute, hamalau jakintza-arlorekin osatuta. Aurtengo deialdian hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute ikastaroa.

Hamabi hilabeteko hurrengo fasean, bekadunek atzerriko enpresa bat aukeratzeko eta euren prestakuntza praktikoa han jarraitzeko aukera izango dute. Prestakuntza-ibilbidearekin amaitzeko, hirugarren fasean bekadunek zortzi hilabeteko esperientzia praktikoa jasoko dute atzerrian kokatutako eta eurek aukeratutako enpresetan, ahal bada, euskal enpresetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak Lana Deustuko Unibertsitatea albisteak Mondragon Unibertsitatea bideoak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Gazteak gaur