Ekonomia -
Muskiz (Bizkaia)
Petronorrek aldi baterako lan erregulazioko espedientea altxatuko du ostiral honetan
Gainera, Visbreaking Unitatea (3 Lantegia) martxan jartzen ari da, 2020ko apirilaren 6tik geldi egon ostean.
Agentziak | EiTB Media
Petronor konpainiak aldi baterako lan erregulazioko espedientea altxatuko du urriaren 1an, eta ohiko ekoizpena berreskuratuko du; izan ere, Visbreaking Unitatea (3 Lantegia) martxan jartzen ari da, 2020ko apirilaren 6tik geldi egon ostean.
Gainera, Crudo 2 martxan jartzeko prestaketa lanak irailaren 16an hasi ziren. Horrela, "fintze destilazioaren erabateko normalizazioa" lortuko dutela azaldu du enpresak agiri batean. Mugikortasunaren murrizketak eraginda merkatuaren eskari falta heldu zen, eta ekoizpena % 40 murriztu behar izan zuten.
Era berean, urriaren 1ean aldi baterako lan erregulazioko espedientea altxatuko dute. Honenbestez, "ohiko ekoizpen, destilazio eta okupazio parametroak berreskuratuko ditu" Petronorrek.