Ekonomia -

Lan-gatazka

Petronorreko lan-erregulazioa ez dagoela "justifikatuta" ebatzi du epaitegiak

Horrela, enpresak etenda jarraitzen zuten kontratu guztiei ekin beharko die berriro, eta jaso ez dituzten soldatak ordaindu beharko ditu. Petronorrek aurreratu du helegitea jarriko duela.

Petronorren planta Muskizen. Irudia: EFE
Petronorren planta Muskizen.
Petronorren planta Muskizen. Irudia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronorrek ezarritako aldi baterako lan-erregulazioko espedientea "justifikaziorik gabea" dela adierazi du Bilboko 8. epaitegiak, Comisiones Obreras sindikatuak iragarri duenez.

Maiatzean, enpresak aldi baterako lan-erregulazioa ezarri zuen 364 langilerentzako. Sindikatuek atzera bota zuten, eta orain, CCOOk dioenez, justiziak arrazoia eman die.

Horrela, enpresak etenda jarraitzen zuten kontratu guztiei ekin beharko die berriro, eta jaso ez dituzten soldatak ordaindu beharko ditu.

CCOOk langileak zoriondu ditu: "Ausart, erabakitasunez eta batuta, kaleetan eta epaitegietan zentzugabeko neurri horren aurka aurre egiten eta borrokatzen jakin dute".

Orain, enpresak epaia onartzea eta horrelako neurri traumatikoak erabiltzeari uztea espero du sindikatuak.

Petronorrek helegitea

Bestalde, Petronorrek iragarri du helegitea jarriko duela epaiaren aurka.

Prentsa ohar batean, enpresak adierazi du epaitegiak errefusatu egin duela espedientea baliogabe uztea, baina ebatzi duela kausa objetiboak ez daudela egiaztatuta.

Horregatik, Petronorrek aurreratu du helegitea jarriko duela kausa objetibo horiek justifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Petronor Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Enpresaburuak CCOO Lan gatazkak