Ekonomia -

Manifestazioa Donostian

Satorralaiaren ahotan, metroko lanei berriz heltzea "ausarkeria" da

"Mirakontxa-Easo tarteko tunelak eraikinei kalte egin diezaieke, nahiz eta ibilbidetik oso urrun egon", ziurtatu du bizilagunen mugimenduak.

Satorralaia mugimenduak deitutako manifestazioa. Argazkia: Satorralaia
Satorralaia mugimenduak deitutako manifestazioa. Argazkia: Satorralaia
Satorralaia mugimenduak deitutako manifestazioa. Argazkia: Satorralaia

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeako metroaren Mirakontxa-Easo tartea eraikitzeko lanetan, "begi-bistako arriskuen aurrean, ausarkeria osoz" jokatzea leporatu die Satorralaia mugimenduak Eusko Jaurlaritzari eta Donostiako Udalari.

Manifestazio bat egin dute Donostian, lanak berriz hastearen aurka protesta egiteko. Zonaldean zuloak agertu ziren, eta obrak gelditu behar izan zituzten.

Satorralaiak deitutako protestan, manifestariek eguerdian elkarretaratzea egin dute aurrena Kontxako pasealekuan, "Metroa gelditu, Donostia ez zulatu! Kontxa-Easo tunelari ez" lelopean.

150 pertsona inguru bildu dira 12:00etan. Ondoren manifestazioak ibilbidea egin du Donostiako erdialdean.

Satorralaiak deitutako protesta, Donostian. Argazkia: Satorralaia

"Mirakontxa-Easo tartearen eraikuntza proiektu berriko ezaugarri kezkagarriak herritarrei ezkutatzea onartezina da", salatu du Satorralaiak.

"Tunela egiteak eraikinei eragin diezaiekeela ohartarazi du proiektuak modu oso argian, nahiz eta ibilbidetik oso urrun egon", ziurtatu du mugimenduak.

Acciona, Iza eta Altuna y Uria aldi baterako enpresa-elkarteak lanak aurrera eramateko ardura izango du orain. Lanak berriz hasteko erabakia "herritarren gehiengoaren eta gizarte eragile, sindikatu eta bizilagunen elkarteen aurkakoa da, zeharo behargabeko makro-proiektua eta xahuketa ekonomiko itzela delako".

"Ez dugu onartzen obra guztiaren gainetik amaitzera behartuta dagoenik, eta astakeria hau geldi dezatela eskatu dugu berriro ere", erantsi du ohar batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Donostia Topoa