Ekonomia -
Protesta
Lau orduko lanuztea deitu dute ekainaren 2rako, Aiaraldeko enplegua defendatzeko
Sindikatuek eta eragile sozialek enpresen itxierak eta langileen kaleratzean salatuko dituzte, lau orduko protestan.
EITB Media | Agentziak
Aiaraldeko sindikatuek eta eragile sozialek lau orduko lanuztea deitu dute ekainaren 2rako, bailarako enplegua defendatzeko eta hainbat enpresetan egin diren kaleratzeak salatzeko.
Igande honetan jakinarazi dituzte protestaren nondik norakoak, Amurrion egindako agerraldian. Bertan, azpimarratu dute eskualdearen egoera "kezkagarria" dela.
Antolatzaileek lan baldintza prekarioak, langabezia eta erakundeek eskualdearekin duten "konpromiso eza" salatu dute agerraldian.
Lanuztea 10:00etatik 14:00etara deitu da, ekainaren 2an, tabernak, jatetxeak eta dendak ez diren sektore guztientzat. Hala ere, Amurrion eta Laudion egingo diren manifestazioetan negozioak ixtea eskatu zaie ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreei.