Ekonomia -

KORONABIRUSA

Krisiak gehien kaltetutako sektoreak laguntzeko neurriak adostu dituzte hiru Ogasunek

Esaterako, zerga pizgarriak ezarriko zaizkie covid-19ak bereziki kaltetu dituen negozioei alokairua jaitsi dieten alokatzaileei.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoak Ogasunek neurri sorta berria adostu dute covid-19aren krisiak gehien kolpatu dituen sektoreak laguntzeko, autonomoak eta enpresa txikiak, bereziki.

Dagoeneko Eusko Jaurlaritzarekin partekatu dute foru dekretu-arau berria eta laster eramango dute hiru lurraldeetako Diputatuen Kontseiluetara.

Araudi berriaren arabera, zerga pizgarri berriak ezarriko zaizkie covid-19aren krisiak bereziki kaltetu dituen negozioei alokairua jaisten dieten alokatzaileei. Bizkaiko Foru Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, ostalaritza eta merkataritza txikiaren alokairuak ez ezik, negozio lokalen eta pabilioek alokairuak eta jarduera ekonomikoak egiten diren etxebizitza alokairuak ere aintzat hartuko dira.

Kenkari horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) eta Sozietateen gaineko Zergan ezarriko dira.

PFEZaren kasuan, jaitsitako zenbateko osoa gastu kengarri bezala hartuko da. Hala ere, alokairua alokatzailearentzako kapitalaren etekina den kasuetan, sarrera nahikoak ez izateagatik kengarri ez den gastuaren zatia kenkari bezala erabili ahalko da (kuota osoaren % 15). Kenkaria aplikatu ahal izateko kuota nahikorik ez dagoen kasuetan, hurrengo urteko PFEZan aplikatu ahalko da.

Sozietateen gaineko Zergaren kasuan, alokatzaileek gastu kengarri bezala izango dute covid-19agatik jarduera ekonomikoa bereziki kaltetua izan dutenen alokairuaren errentan egindako jaitsieraren zenbateko osoa.

Kenkariak aplikatu ahal izateko bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, alokairuaren zenbatekoaren jaitsiera gutxienez 2021ko hiru hilabetetan luzatu beharko da; bestetik, ezingo da egon inongo konpentsaziorik eskatu edo orain ordaintzeari utzitakoa ordaintzeko eskatu.

Ordainketa zatikatuak

Bestalde, bigarren neurriak autonomoei eragiten die. Iazko lau hiruhilekoetan egin bezala, jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek ez dizkiete derrigorrean aurtengo lehen eta bigarren hiruhilekoei dagozkien ordainketa zatikatuak Ogasunei ordaindu beharko.

Jarduera ekonomikoari berriro ekiteko laguntzak

Azkenik, hiru Ogasunek kenkari berriak adostu dituzte covid-19ak bereziki kaltetu dituen jarduera ekonomikoak berriro ere jarduerara itzultzen laguntzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa COVID fokuak Dirulaguntzak Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak