Ekonomia -

EPAIA

Sidenor eta Cofivacasa, amiantoagatik hildako langile bat indemnizatzera zigortuak

Duela 20 egun hil zen langilea. 1964tik Pedro Orbegozon egin zuen lan laminatzaile gisa, eta, gerora, Acenor taldean sartu ondoren, Basaurira eraman zuten.

Sidenorren lantegia, Basaurin. Irudia: EITB.
Sidenorren lantegia, Basaurin
Sidenorren lantegia, Basaurin. Irudia: EITB.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sidenor Industrial eta Cofivacasa enpresak biriketako minbizia zuen langile baten familiari 301.456 euroko kalte-ordaina ematera zigortu ditu Donostiako epaitegi batek, Asviamiek ohar baten bidez jakinarazi duenez. Langile horrek amiantoa arnastu zuen lanpostuan, eta, ondorioz, biriketako minbizia garatu eta hil egin zen.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak azaldu duenez, duela 20 egun hil zen langilea. 1964tik laminatzaile gisa egin zuen lan. Ondoren, Pedro Orbegozoko hagundun trenen taldeburu gisa aritu zen, eta, gerora, Acenor taldean sartu ondoren, Hernaniko lantegia itxi eta Basaurira eraman zuten.

Iturri berak azaldu duenez, 2019ko abuztuan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak gaixotasun profesional batek eragindako ezintasun absolutua aitortu zion langile ohiari, eta jasotzen zuen pentsioa nabarmen hobetu zitzaion.

Osakidetzak "zelula handiko kartzinoma neuroendokrinoa eta kartzinoma mikrozitikoa" diagnostikatu zizkion apirilean, eta, 2004an, "maskuriko trantsizioko kartzinoma".

Ikerketaren ostean, amiantoaren eraginpean zeuden langileen zerrendan sartu zuten langilea.

Aviamiek azaldu duenez, ebazpen judizialak "enpresak bete ez zuen" segurtasun arloko "legedia" eta antzeko kasuetako beste epai batzuetan jasotakoa aipatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Basauri Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Minbizia Epaiketak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Munduko Osasun Erakundea