Ekonomia -

Donostia

Goia, ostalaritzari laguntzeko "erreskate funts bat" martxan jartzearen alde

Donostiako alkateak "kezka handia" agertu du ostalaritzaren egoeragatik, hirian sektore oso garrantzitsua baita.

Donostiako taberna bat ixten. Argazkia: EFE
Donostiako taberna bat ixten. Argazkia: EFE
Donostiako taberna bat ixten. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak taberna eta jatetxeak ixteko agindua eman ondoren, ostalaritza babesteko "erreskate funts bat" martxan jartzearen alde azaldu da Eneko Goia Donostiako alkatea.

Miguel Francisco Martin Gonzalez Polizia Armatuko sarjentua omentzeko ekitaldian egin ditu adierazpenak. ETAk Martin Gonzalez 1978an hil zuen.

Donostiako alkateak "kezka handia" agertu du ostalaritzaren egoeragatik, hirian sektore oso garrantzitsua baita, ikuspegi ekonomikotik zein lanpostuak sortzeko orduan.

Horregatik, "erreskate funts bat osatzearen" alde agertu da agintariak. Udalak ahal duen neurria bere ekarpena egingo duela esan du Goiak; izan ere, sektorea laguntzea guztion ardura da, "egoera latz honen aurrean eusteko".

"Benetan behar duenari laguntzeko erantzun eraginkor bat eman beharra dugu", defendatu du Goiak. Zentzu horretan, Udalaren zerga ordainketak atzeratuko dituztela iragarri du alkateak.

Buruzagiak ziurtatu duenez, "erakunde ezberdinen mugimenduak izan dira dagoeneko, erantzun bat ematen saiatzeko", baina "bizi eta azkarra2 izan behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Eneko Goia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Jatetxeak Tabernak Koronabirusa