Ekonomia -

KORONABIRUSA

Ikasgeletera itzulera seguru bat eskatzeko greba deitu dute irailaren 15erako

Ikasle ratioak jaistea eta horren araberako kontratazioak egitea eskatu diote Hezkuntza Sailari. Mobilizazio gehiago egitea ere ez dute baztertu.

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Hezkuntzako sindikatuen ordezkariak. Argazkia: EFE
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen ordezkariak, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasgeletara itzulera "seguru eta adostu bat" eskatzeko, greba deitu dute euskal hezkuntzako sindikatu guztiek (ELA, LAB, Steilas, CCOO y UGT) irailaren 15erako, eta ez dituzte mobilizazio gehiago baztertu.

Sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute mobilizazio eguna azaltzeko eta Hezkuntza Sailaren "inprobisazioa" salatzeko. Euren hitzetan, Uriartek buru duen Sailak prestatutako COVID-19 protokoloa "onartezina eta arduragabea da, alde bakarrekoa eta adostu gabea. Berandu heldu da eta ziurgabetasun iraunkorra eragin du langileengan, ikasleengan eta familiengan".

Bost sindikatuetako bozeramaileek ikasleen ratioak jaistea eskatu diote Hezkuntza Sailari. Ikasgelako gehienez 10-15 ikasle egotea eta bakoitzak hiru metro koadroko espazioa izatea galdegin dute.

Horretarako, ezinbesteko jo dute irakasle gehiago kontratatzea, baita garbitzaile, jantokiko eta autobuseko begirale gehiago ere. Ez dute zehaztu zenbat kontratazio egin beharko liratekeen, baina Hezkuntza Sailak iragarritako 1.000 horiek nahikoak ez direla azpimarratu dute.

Horrez gain, pasadan ikasturtean sortutako "arrakala pedagogiko, sozial, teknologikoak gainditzeko" eta "euskara indartzeko" neurriak eskatu dituzte.

"Ikasturte presentzialaren aldekoak gara baina egoera epidemiologiko kezkagarri batean gaude, eta ikasgeletara itzulera seguru bat bermatzeko neurri eraginkorrak beharrezkoak dira", esan dute. Miren Zubizarreta ELAko bozeramaileak erantsi duenez, "eskolaren zeregina ez da gurasoen kontziliazioa bermatzea". 

Hezkuntza Sailak eman dezakeen erantzunaren arabera, sindikatuek ez dute baztertu mobilizazio gehiago, tartean greba mugagabe bat, egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostiako azken albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Eskola Publikoa bideoak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Eguneko albisteak Gaztea online Hezkuntza sistemako albisteak Covid birusaren olatu berria