Ekonomia -

KORONABIRUSA

175 positibo atzeman ostean, Uvesak Tuteran duen lantegia ixtea erabaki du

Osasun Departamentuarekin bildu ostean, enpresako zuzendaritzak enpresa aldi baterako ixtea erabaki du, langileen osasuna bermatze aldera.

Uvesak Tuteran duen lantegia. Argazkia: EFE.
Uvesak Tuteran duen lantegia. Argazkia: EFE.
Tuterako Uvesa enpresa itxi egin dute segurtasun protokolo guztiak bete arte

1:52

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uvesak Tuterako lantegia behin-behinean ixtea erabaki du prebentzio neurri modura, ostegun honetan 175 langile koronabirusarekin kutsatuta daudela jakin ostean.

Enpresako zuzendaritza gaur bildu da Osasun Departamentuarekin, azken egunetako kutsatzeek eragindako egoera aztertzeko. Enpresatik adierazi dute lantegiaren jarduerari eustea zela euren lehentasuna, betiere "osasuna lehenetsiz".

Hala, aldi baterako gelditu dute erriberako hiriburuko haragi enpresa horretako produkzioa, eta "lehenbailen jarduera martxan jartzea ahalbidetuko duten neurriak" hartuko dituzte.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak 175 koronabirus kasu positibo atzeman zituen bertan, langileen artean 640 proba egin ondoren. Aurretik koronabirus kasu batzuk atzeman ostean erabaki zuten baheketa hori gauzatzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Lana Gaixotasunak argazkiak Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Enpresen albisteak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Osasunbidea