Ekonomia -

KORONABIRUSA

Ekainaren 1eko astean kobratuko dira langabezia-saria eta ERTEetako prestazioak

Banku gehienek aurreratu egingo dute ordainketa, eta hala, bezeroek ez dute itxaron behar izango normalean ordaintzen diren epera arte: hilaren 10 eta 15 egunera arte.

Gizon bat dirua ateratzeko itxaroten, beste bat horretan ari den bitartean.
Gizon bat dirua ateratzeko itxaroten, beste bat horretan ari den bitartean.
Gizon bat dirua ateratzeko itxaroten, beste bat horretan ari den bitartean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Banku gehienek aurreratu egingo dute berriz ere bezeroen langabezia prestazioaren ordainketa eta astelehenetik aurrera ordainduko dute, orain arte hilaren 10 aldera egiten bazuten ere.

Apirilean akordioa egin zuten AEB, CECA eta UNACC banka patronalek eta SEPE Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak bankuek prestazioak normalean baino lehenago ordain ziezaieten pandemia hasi aurretik langabezian zeudenei, kolektibo zaurgarria baita osasun krisi garaian.

COVID-19ak eragindako egoera ekonomikoa arintzeko hartutako neurri honetara boluntarioki atxiki zitezkeen finantza erakundeak eta hala egin zuten gehienek.

Hala, Santander, BBVA, CaixaBank, Bankia, Sabadell, Bankinter, Unicaja eta Cajamarrek, besteak beste, ekainaren 2 eta 3 artean ordainduko dute langabezia eta Banca Marchek, adibidez, 4an.

Ondoren, erakunde horiek beste akordio bat sinatu zuten SEPErekin eta Espainiako Lan Ministeriorekin, maiatzetik aurrera gauza bera egin zezaten ERTE prestazioa jaso behar zutenekin. Hala, horiek ere ez dute normalean prestazio hori jasotzen den egunera arte itxaron beharrik izango (hilaren 10 eta 15aren artean) eta datorren astean kobratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainia Banco Santander Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa