Ekonomia -
Koronabirusaren krisia
Ostalaritzarako banatzaileak kexu dira, ERTEak onartzen ez dizkietelako
"Euskadi da aurkeztutako aldi baterako lan-erregulazioeta ezinbesteko arrazoiak onartzen ari ez den erkidego bakarra", salatu dute ohar batean.
Agentziak | Erredakzioa
Adisbask eta Adisalava Euskadiko ostalaritza hornitzeaz arduratzen diren enpresen elkarteek Jaurlaritza kritikatu egin dute aldi baterako lan-espedienteetan argudiatutako ezinbesteko arrazoiak onartzen ez dizkietelako.
Josean Sancho Adisbaskeko presidenteak komunikatu batean azaldu duenez, ostalaritza hornitzeaz arduratzen diren espresek "jardueraren % 95 galdu dute, ostalaritzako negozioek ateak itxi behar izan dituztelako".
"Bezerorik gabeko sektorea da: ostalaritza negozioak itxita daude, eta ospitaleak, gasolindegiak eta zabalik dauden janari denda txikiak hornitzen dituztenek bakarrik egin dituzte gutxieneko zerbitzu batzuk", adierazi du Adisbaskeko presidenteak.
Horregatik ez du ulertzen EAEn ezinbesteko arrazoiak argudiatuta aurkeztutako aldi baterako lan-espedienteak ez onartzea. Patronal honen iritziz, horrek 200 enpresa ixtea eta 3.500 lanpostutik gora galtzea ekar dezake.
"Konparazio bidegabekeria"
Halaber, eta Sanchok gaineratu duenez, "konparazio bidegabekeri honek harritu egiten gaitu egoera larri honetan, izan ere, Euskadi da horrelako eskaerak atzera botatzen ari den erkidego bakarra".