Ekonomia -

Koronabirusa

Mercedesek aldi baterako erregulazioa aurkeztu du Gasteizko 5.000 langilerentzat

Aldi baterako lan-erregulazioko espedienteak martxoaren 16tik apirilaren 11raino iraungo du eta ez du "inolako konpentsaziorik" aurreikusten, sindikatuek jakinarazi dutenez.

Mercedesek Gasteizen duen lantegia. Argazkia: EFE
Mercedesek Gasteizen duen lantegia.
Mercedesek Gasteizen duen lantegia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes-Benzek Gasteizen duen lantegiko zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazioko espedientea aurkeztu du, ezinbesteko arrazoiak direla eta. Izan ere, koronabirusaren pandemiak ekoizpena geldiarazi du. Aldi baterako erregulazioa langile guztiei eragiten die, ia 5.000ri, eta ez du "inolako konpentsaziorik" aurreikusten.

Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin dute astearte honetan espedientea negoziatzen saiatzeko, eta sindikatuek jakinarazi dutenez, martxoaren 16tik apirilaren 11ra arte egongo da indarrean.

Igor Guevara Batzordeko presidenteak EFE albiste-agentziari egindako adierazpenen arabera, zuzendaritzaren jarrera "iraingarria" eta "harrigarria" da, sektoreko beste enpresa batzuetan konpentsazioei buruzko akordioak lortzen ari direlako.

Horren hitzetan, enpresak jakinarazi die zuzendaritzaren baimena behar duela alderdi horiek negoziatzeko, eta oraindik data jarrita ez duen beste bilera baterako dei egin die.

Enpresa-batzordeak ohar baten bidez azaldu duenez, "ahaleginen bat" egiteko eskatu dio zuzendaritzari, eta langileei "konpentsazioren bat" emateko, sektoreko beste enpresa batzuetan eta Alemaniako Daimler Taldean egiten ari diren bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EEE Gaixotasunak Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Koronabirusa Automobilgintzari buruzko albisteak Industria sektorea gaur