Ekonomia -

Sestao (Bizkaia)

Navaleko langile kaleratuek Navantiara ez joateko aukera izango dute

Gainera, ordain gisa diru kopuru bat jaso ahal izango dute beharginek, 120.000 eta 160.000 euro artean, hain zuzen ere.

Navaleko langileak autobusetara sartzen. Artxiboko argazkia: eitb.eus
Navaleko langile kaleratuek Navantiara ez joateko aukera izango dute.
Navaleko langileak autobusetara sartzen. Artxiboko argazkia: eitb.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako langile kaleratuek Navantiako lantegietara ez joateko aukera izango dute. Gainera, ordain gisa diru kopuru bat jaso ahal izango dute beharginek, 120.000 eta 160.000 euro artean, hain zuzen ere.

Bizkaiko ontziolaren pribatizaziorako bermeen akordioari jarraipena egiteko batzordeak bilera egin du ostiral honetan. UGT eta CCOO sindikatuak eta Sepi bildu dira.

Sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez, Navantian lan egin nahi ez duten beharginek, bermeen akordioan aurreikusi bezala, uko egiteko aukera izango dute, baita ordain gisa dirua jasotzeko aukera ere.

Navantian lanean hasteko eskubidea diruarekin "ordezkatzeko" eskaintza egingo zaie langileei. Horrela, uko egiten duen behargin ohi bakoitzak 120.000 eta 160.000 euro artean jasoko ditu.

Sindikatuak: "Kalte-ordaina ez dago PFEZri lotuta, eskubide ordezkapena, ordea, bai"

Kalte-ordainik ez dela argi utzi nahi izan dute sindikatuek; izan ere, "kalte-ordaina ez dago PFEZri lotuta, eskubide ordezkapena, ordea, bai". Langileei akordioaren berri emango zaiela gaineratu dute iturriek.

Navantiako lantokietan hasteko eskubidea duten 150 beharginetatik 36 hilabete hasieran hasi ziren lanean Ferrolen, Cadizen eta Madrilen.

Eskubideari diru truke uko egiteko asmoa duten langileen kopurua ez dute zehaztu sindikatuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaia Lana Enplegu-erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak La Naval Enpresaburuak CCOO UGT Lan gatazkak