Ekonomia -

EUSKO LEGEBILTZARRA

Urkullu: 'Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek EAEn jarraitzeko'

Zegona funts britainiarra konpainiako akziodun nagusi bihurtu berritan, EH Bilduk Euskaltelen egoerari buruz galdetu dio lehendakariari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.

Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan
Iñigo Urkullu, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Euskaltelen egoera izan dute hizpide, besteak beste. Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, "Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek beren esku dagoen guztia egiten dute eta egiten jarraituko dute Euskaltel eta gainerako enpresak Euskadin errotuta egon daitezen". "Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek Euskadin jarraitzeko eta hemendik bere lehiakortasun plan berria garatzeko", azpimarratu du.

Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu ostean, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak konpainiaren egoerari buruz galdetu dio lehendakariari Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.

Errealitatea ukatzea aurpegiratu dio Casanovak Jaurlaritzari, haren esanetan, "errotzea" galdu egin delako eta "dagoeneko erabakiak Euskal Herritik kanpo" hartzen ari direlako. Halaber, enpresaren kontrola berreskuratzeko lidergoa Eusko Jaurlaritzari dagokiola iritzita, akzioak erostea eskatu dio.

"Etengabeko mesfidantzan" eta "iritzi negatiboan" kokatuta egotea leporatu dio Urkulluk EH Billduri. Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzak eta erakunde publikoek euren esku dagoen guztia egiten dute eta egiten jarraituko dute Euskaltel eta gainerako enpresak Euskadin errotuta egon daitezen. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu Euskaltelek Euskadin jarraitzeko eta hemendik bere lehiakortasun plan berria garatzeko", gaineratu du.

Urkulluk azaldu duenez, Euskaltelen errotzearekin loturiko edozein elementu aldatzeko —egoitza soziala edota fiskala, lantegiak, marka, sarea eta zuzendaritza eraginkorra— akziodunen gehiengo zabala behar da (% 75 baino gehiago).

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak "une oro" Euskaltelekin harremana izaten jarraitu duela eta Zegonako ordezkari berriekin ere kontaktuan dagoela nabarmendu du.

Urkullu: "Aurrekontu akordioa lortzeko gure determinazioa irmoa da"

Urkullu: 'Aurrekontu-akordioa lortzeko gure determinazioa irmoa da'
Urkullu: 'Aurrekontu-akordioa lortzeko gure determinazioa irmoa da'
Urkullu: 'Aurrekontu-akordioa lortzeko gure determinazioa irmoa da'

0:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Legebiltzarra argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskaltel albisteak Telefonia mugikorra Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak