Ekonomia -

Hirugarren greba eguna

Metalgintza sektoreko langileek greba luzatzeko mehatxua egin dute Bilboko protestan

Sindikatuen esanetan, % 85ekoa izan da hirugarren greba egunaren jarraipena. Patronalaren arabera, baina, langileen % 20k egin dute greba.

Bizkaiko metalgintzako langileen manifestazioa Bilbon. Argazkia: @UGTFicaEuskadi
Bizkaiko metalgintzako langileen manifestazioa Bilbon
Bizkaiko metalgintzako langileen manifestazioa Bilbon. Argazkia: @UGTFicaEuskadi

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek adierazi dute Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioaren (FVEM) esku dagoela metalgintza sektoreko lan gatazkari irtenbidea ematea. Neurririk hartu ezean, greba egun gehiago deitzeko mehatxua egin dute aipatu sindikatuek.

Bien bitartean, milaka lagunek parte hartu dute ostiral honetan "hitzarmen duin baten alde" Bilbo erdialdean egin duten manifestazioan. Protesta zaratatsua izan da, bolanderak jaurti baitituzte manifestariek.

Gainera, Elkano eta Moyua inguruan hainbat edukiontzi erre dituzte, Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Quema de contenedores en Bilbao

Argazkia: Twitter @cafecongotas7

Sindikatuen esanetan, % 85ekoa izan da hirugarren greba egunaren jarraipena, alegia, atzokoaren parekoa.

Patronalak ere ostegunean emandako antzeko datuak zabaldu ditu gaurkoan. Haren arabera, baina, langileen % 20k egin du greba. Gainera, piketeen jarrera kritikatu dute, "erasokor" jokatu dutela iritzita.

Quema de contenedores en Bilbao

Argazkia: Twitter @cafecongotas7

Metalgintzako Enpresen Federazioak ziurtatu du beharrean zeuden hainbat pertsona lantokitik irtetera behartu dituztela piketeek. Halaber, fabriketan eta makinetan "kalte larriak" eragin dituztela argitu dute.

Atzo, bestalde, SIPE sindikatuak salatu zuen ertzain bat zauritu zela Zornotzan, pikete batekin izandako liskarrean.

Nolanahi dela, sindikatuetako ordezkariek piketeen "jarrera eredugarria" nabarmendu dute.

"Ertzaintza piketeak identifikatzen aritu da, baina ez da inolako indarkeriarik egon", esan du ELA sindikatuko Mikel Etxebarriak.

Bilera, ekainaren 17an

Sindikatuak eta patronalak metalaren hitzarmenari buruz jardungo dute berriro ekainaren 17an. Hitzordu horri begira, sindikatuek argi dute patronalaren esku dagoela gatazkari konponbidea ematea: "Haiek ikusiko dute nola jokatzen duten, baina erantzuna gustuko ez badugu, greba deialdiari eutsiko diogu", azpimarratu du Etxebarriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sindikatuen albistea CCOO UGT albisteak Lan gatazkak gaur Metalgintza