Ekonomia -

Lan-gatazka

Sindikatuek bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko Metalgintzan

Maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean izango dira lanuzteak, Bizkaiko Metaleko enpresa guztietan. Guztira, 49.000 langile daude grebara deituta.

Sindikatuek bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko Metalgintzan. Argazkia: @LABsindikatua
Sindikatuek bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko Metalgintzan.
Sindikatuek bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko Metalgintzan. Argazkia: @LABsindikatua

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte Bizkaiko Metalgintzan, sektoreko hitzarmen eta lan-baldintza duinak lortzeko. Izan ere, sindikatuek salatu dutenez, negoziazio-mahaian “ez da inolako aurrerapausorik eman”, eta lan-hitzarmena 2011tik dago eguneratu gabe.

Horrela, maiatzaren 23an eta ekainaren 6, 7, 20 eta 21ean izango dira lanuzteak, Bizkaiko Metaleko enpresa guztietan. Halaber, hitzarmen propioa duten enpresetako beharginei ere greba egitea eskatu diete, etorkizuna bermatu eta hobekuntzak lortzeko. Guztira, 49.000 langile daude grebara deituta.

Lau sindikatuek Bizkaiko Metaleko Hitzarmenerako plataforma bateratua erregistratu dute Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan, eskaera hauek jasota: soldata igoera, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapenak ordaintzea, 8 orduko lanaldi murrizketa, subrogazio eskubidea, aldi baterako kontratuak mugatzeko neurriak, Lan Erreformaren aurkako blindajea eta sektorean genero berdintasuna areagotzeko neurri eraginkorrak.

Ildo horretatik, Mikel Etxebarria ELA sindikatuko ordezkariak salatu du FVEM Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak ez duela sektoreko langileen baldintzak hobetzeko asmorik. Arrazoi horregatik, negoziazio-mahaian 18 aldiz bildu ostean, sindikatuek desberdintasunak alde batera utzi eta bost greba egunak elkarrekin deitu dituzte.

“Beste 58 aldiz elkartu gintezke, baina patronalak ez du aurrerapausorik eman nahi. Harrigarria da jendaurrean sektoreak bizi duen egoera ona nabarmentzea, baina negoziazio-mahaian langileak gutxiestea”, salatu du ELA sindikatuko ordezkariak.

LAB sindikatuaren iritziz, sektoreko hitzarmen duin baten bitartez bakarrik berma daiteke “aberastasunaren banaketa”. Hortaz, hitzarmena berritzea “ez da soilik lan-gatazka bat”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia ELA LAB Grebak EAE Lana berriak Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen azken ordukoa Langile Komisioak azken ordukoa UGT Lan gatazkak albisteak gaur Metalgintza