Ekonomia -

MediaMarkten bitartez

Euskaltelek Estatu osoan salduko ditu bere produktuak, 'R' markarekin

MediaMarktekin sinatutako hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta "lanpostu berriak sortuko ditu; esaterako, saltokietako komertzialenak, zein instalazio eta zuzkidura teknikarienak".

Foto obtenida de un vídeo de ETB
El comité de Euskaltel se muestra preocupado por la situación de la empresa
Foto obtenida de un vídeo de ETB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltel Taldeak MediaMarkt enpresarekin hitzarmena sinatu du kate alemaniarrak Estatuan dituen 87 saltokietan, zein Internet bidez, bere produktuak saltzeko; "R" markarekin.

Bezeroei zerbitzu hobeagoa eskaintzeko helburuarekin, "wifi premium, bezeroaren beharren araberako telefonia eta telebista zerbitzuak eskainiko dituztela" esan du Euskaltelek. Horrenbestez, 80 kate eskainiko dituzte 4K Android TV deskodeatzaileaz baliatuta eta Netflix eskaintzaren barne izango da.

Gainera, MediaMarktek saltzen dituen smartphone, Smart TV, gaming eta konektatu daitezkeen gailuekin bateragarri izango da zerbitzua. Proiektua "pixkanaka" jarriko dute abian; hasiera batean, 15 saltokitan hasiko dira 87ra heldu arte.

Hitzarmenak bost urteko iraupena izango du, eta "lanpostu berriak sortzea ekarriko du; esaterako, saltokietako komertzialenak, zein instalazio eta zuzkidura teknikarienak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Telefonia mugikorra Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak