Ekonomia -

Pentsioak

EAEko eta Nafarroako pentsiodunek bat egingo dute plataforma bakarrean

Asteartean asanblada egingo dute Gasteizen Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma sortzeko, hau da, guztiak batu eta “talde bakar” bihurtzeko.

Pentsiodunen protesta, Gasteizen. Argazkia: Efe
Pentsiodunen protesta, Gasteizen. Argazkia: Efe
Pentsiodunen protesta, Gasteizen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek asanblada egingo dute Gasteizen datorren asteartean Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataforma sortzeko, hau da, guztiak batu eta "talde bakar" bihurtzeko.

Plataformaren sorkuntzaz gain, "pentsiodunen kolektiboaren aldarrikapenak defendatzen jarraitzeko egitasmo argi eta berritua" zehaztuko dute.

Asanbladaren ostean prentsaurrekoa eskainiko dute elkarteari buruzko xehetasunen eta onartutako ebazpenen berri emateko.

Plataforma berri horretan sartuko dira Arabako Pentsionistak Lanean, Bizkaiko Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Duintasuna, eta Nafarroako Pentsionistak Martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Ekonomia Gaurko azken ordukoa Erretirodunak azken ordukoa