20:55

Ekonomia

Negoziazioa

Itunpeko ikastetxeetako gatazkaren 'gakoak' agiri batean bildu dituzte sindikatuek

Agentziak | Erredakzioa

“Akordioetara hurbiltzeko giltzak dokumentu batean” bidali dizkiete sindikatuek patronalei eta Hezkuntza Sailari.

  • Manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

    Manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Negoziatzeko borondatea azaltzeko eskatu diete ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek patronalei. Gatazkaren “gakoak” agiri batean bildu dituzte sindikatuek, eta proposamen berri bat zerrenda hori kontuan hartuta egitea eskatu diete patronalei.

Sindikatuek aipatu dituzten “gakoen” artean, besteak beste, “enplegua mantentzea eta ikasgelen itxierak kaltetu ditzakeen langileak birkokatzea”; “erosteko ahalmena berreskuratzea”; “DBHko 1. eta 2. mailako irakasleen soldata berdintzea” eta “eskolak prestatzeko eta ikasleei jarraipena egiteko ordu osagarrien erreserba, baita urtean presentziazko dedikazioaz kanpo 70 ordu aitortzea ere”.

“Akordioetara hurbiltzeko giltzak dokumentu batean” bidali dizkiete sindikatuek patronalei eta Hezkuntza Sailari, nahiz eta patronalek astelehenean aurkeztutako proposamena “azkena eta behin betikoa” izango zela esan.

Sindikatuen ahotan, “patronalek negoziazio mahaira eraman zuten proposameneko eduki eta planteamenduekin akordio batera heltzea ezinezkoa da”.

"Patronalek jarrera itxia izan zuten, eta negoziatzeko borondate falta agerikoa izan zen"

Salatu dutenez, “patronalek jarrera itxia izan zuten, eta negoziatzeko borondate falta agerikoa izan zen”. “Sindikatuen elkarrizketarako eta akordio puntu posibleak bilatzeko eskakizunak” baztertu zituzten, “proposamena mugiezina zela errepikatuz”, kritikatu dute.

Gainera, irtenbideak bilatzeko orduan, “parte-hartze oso eskasa eta inplikazio falta” leporatu dizkiote Hezkuntza Sailari.

Egoeraren aurrean, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk patronalei “negoziatzeko borondatea azaltzeko” eskatu diete, “astelehenean aurkeztutako proposamena atzera botaz eta dokumentua aintzat hartuta eskaintza berria eginez”. Azkenik, “inplikatzeko eta gatazkaren konponbidean benetan parte hartzeko” eskatu diote Hezkuntza Sailari.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena