Ekonomia -

2019ko otsaileko datuak

627 langabe gutxiago zeuden otsailean Hego Euskal Herrian

119.863 langabe zenbatu dituzte EAEn, eta 33.839, Nafarroan, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak emandako datuen arabera.

Lanbide. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Langabeziak gora egin du EAEn: 1.076 langabe gehiago
Lanbide. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia jaitsi egin da otsailean. Hain zuzen ere, urtarrilean baino 887 langabe gutxiago zenbatu dituzte; hots, % 0,73ko jaitsiera izan du. Guztira, 119.863 langabe daude EAEn, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez.

2018ko otsaileko datuekin alderatuta, 7.372 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Horrek esan nahi du urtetik urterako tasa % 5,79 jaitsi dela.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, urtarrilean baino 380 langabe gutxiago (% 1,90) daude Araban. Guztira, 19.672 pertsona dira enplegurik gabe daudenak.

Gipuzkoan, berriz, 268 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 0,83); hortaz, 31.958 langabe daude.

Bizkaian, 239 pertsona gutxiago daude lanik gabe, urtarrilean baino % 0,35 gutxiago. Beraz, 68.233 pertsona dira enplegurik gabe daudenak lurralde horretan.

25 urtez azpikoak dira gaur egun EAEn dauden 119.863 langabeetatik 8.221, urtarrilean baino 378 gehiago.

Sektoreka, Zerbitzuek izan dute beherakada handiena, 698 langabe gutxiago, hain zuzen. Gainerako sektoreetan ere langabeziak behera egin du: Eraikuntzan 207 langabe gutxiago zenbatu dituzte eta  Industrian 278 gutxiago.

260 langabe gehiago, otsailean, Nafarroan

Guztira, 260 langabe gehiago zeuden Nafarroan otsailean, orotara 33.839 zenbatu baitituzte, % 0,77 gehiago. Hortaz, urtetik urterako tasa % 6,23 jaitsi da (2.249 langabe gutxiago).

Nekazaritza sektorean, 33 langabe gehiago zeuden iragan hilabetean, eta Zerbitzuetan, 227. Kontrara, 57 pertsona gutxiago zeuden enplegurik gabe Industrian, eta 38 gutxiago, Eraikuntzan.

Langabe horietatik 6.569 atzerritarrak dira, urtarrilean baino 125 gehiago.

Amaitzeko, langabeen 13.775 gizonezkoak dira eta 20.064 emakumezkoak. Aipatzekoa da, halaber, 3.102 lagun 25 urtetik beherakoak direla. Adin tarte horretan lanik gabe dauden gizonen zein emakumeen kopurua berdintsua da.

Luzaroko langabeen jaitsiera azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikoetako sailburuak nabarmendu duenez, "pauso txikiak" eman dira luzaroko langabeen kopurua jaisteko eta horietan "sakondu" beharra dagoela azaldu du.

Ildo horretan, "azken 15 urteotan jasotako hirugarren otsailik onena izan dela" esan du sailburuak. Izan ere, otsailean langabeziak gora egin ohi du.

Bestalde, emakumezkoen langabezia-tasaren harira, "antza zailtasun handiagoak izaten jarraitzen dute merkatuan sartzeko". "Horrek arduratzen gaitu eta horri aurre egiteko lanean ari gara" esan du Artolazabalek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak