Ekonomia -

París

Gutxienez 120 atxilotu Parisen, 'txaleko horien' larunbat honetako protestatan

Gaurko mobilizazioan "milaka gutxi" manifestari bildu dira, aurreko larunbatarekin alderatuta, pertsona kopuru askoz txikiagoa, orduan 1.700 atxilotu baino gehiago izan baitziren.

Istilu txikiak, berriro ere, 'txaleko horien' eta polizien artean, Parisen. Argazkia: EFE
Istilu txikiak, berriro ere, 'txaleko horien' eta polizien artean, Parisen. Argazkia: EFE
Istilu txikiak, berriro ere, 'txaleko horien' eta polizien artean, Parisen. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 120 pertsona atxilotu dituzte Parisen (Frantzia), 'txaleko horiek' larunbat honetan egindako azken protestatan. Parisko Poliziako iturriek jakitera eman dutenez, gaurko mobilizazioan "milaka gutxi herritar" bildu dira, aurreko larunbatarekin alderatuta, pertsona kopuru askoz txikiagoa. Orduan, 1.700 lagun baino gehiago atxilotu zituzten, eta beste 350 bat zauritu ziren.

'Le Figaro' kazetak zabaldu duenez, larunbat honetako lehen orduan mila bat manifestari zeuden Frantziako hiriburuan. Dena dela, segurtasun dispositibo handiari eutsi diote, eta 16:00etan ur-kanoiak erabili ditu Poliziak Eliseo Zelaietan. Horrez gain, Poliziak kargak egin ditu Les Halles merkatal zentroan, eta istilu txikiak izan dira erdiguneko hainbat auzotan, tartean, Operan, Saint-Lazare eta Wilson Presidentean.

Eragina turismo zerbitzuetan

Eiffel Dorrea eta Garaipenaren Arkua zabalik daude gaur, normaltasun sentsazioa zabaltzeko asmoz. Beste hainbat leku turistiko, ordea, itxi egin dituzte, hala nola, Katakonbak, Arte Modernoaren Museoa, Petit Palais edo Cernuschi Museoa. Zenbait metro geltoki ere itxita daude, edo etenaldiak izango dituzte zerbitzuan, Parisko mendebaldean bereziki.

Bost larunbat jarraian daramatzate 'txaleko horiek' protestekin, erregaien zergen igoerak bultzatuta, baina egunek aurrera egin ahala, beste hainbat eskaera gehiago egin dituzte, besteak beste, Emmanuel Macron Frantziako presidentearen dimisioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Murrizketak Paris Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Emmanuel Macron