Ekonomia -
Sektore publikoa
Bajaren lehen egunetik soldata oso-osorik kobratuko dute funtzionarioek
Eusko Jaurlaritzak indarrean jarri du joan den irailean Funtzio Publikoko Mahaian sindikatuekin egindako akordioa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako funtzionarioek (ia 90.000 langile) bajaren lehen egunetik soldata oso-osorik jasoko dute, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak jakinarazi duenez. 2018ko irailaren 1era arteko atzeraeragina izango du neurriak.
Erabaki honek 1,6 milioi euroko eragina izango du administrazio publikoaren diru-kutxan. Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du neurriak "berme juridiko guztiak" betetzen dituela eta "bideragarria" dela.
Joan den irailean egindako Funtzio Publikoko Mahaian sindikatuekin adostutako neurria da. Horrez gain, soldatak % 1,75 igotzea eta Itzarrira % 1eko ekarpenak egitea hitzartu zuten bilera hartan.