Ekonomia -

EAEko Aurrekontuak 2019

Aurrekontuen luzapena normalizatzea egotzi dio Jaurlaritzari Elkarrekin Podemosek

Oposizioarekin 2019ko kontu publikoak negoziatzeko "gai ez dela" erakusten du horrekin Eusko Jaurlaritzak, Iñigo Martinez parlamentariaren arabera.

Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko parlamentaria. Argazkia: EFE
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko parlamentaria. Argazkia: EFE
Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko parlamentaria. Argazkia: EFE

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrekontuen prozesua luzatzeko ideia "normalizatzea" leporatu dio Eusko Jaurlaritzari Iñigo Martinez Elkarrekin Podemoseko parlamentariak, oposizioarekin 2019ko kontu publikoak negoziatzeko "gai ez dela" iritzita.

Etxebizitzaren arloari lotutako proposamenak aurkeztu ditu Martinezek prentsaurreko batean. Neurri horiek, Aurrekontuak babeste aldera, Jaurlaritzari aurkeztutako proposamenean ere jaso dituzte.

Elkarrekin Podemoseko parlamentariak gogora ekarri duenez, Jaurlaritza eta Confebask patronala "normaltasun melodia" egiten ari dira, Aurrekontuen onarpena datorren urtera arte luzatzeagatik ezer gertatzen ez dela azpimarratzeko.

Hain zuzen ere, modu horretan erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak esandakoari. 2018ko Aurrekontua luzatzea ez litzakeela "tragikoa edota dramatikoa" izango esan zuen Urkulluk, baita Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak ere.

Horrek erakusten du Jaurlaritzak negoziatzeko zailtasunak dituela, berretsi du Martinezek. Gainera, Jaurlaritzak Elkarrekin Podemosen proposamenak "baztertu" dituela kritikatu du.

"Mespretxuak" egon badira ere, ez du argitu koalizioak aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko dion ala ez, haien proposamena oraindik ere mahai gainean baitago.

"Erabakia Jaurlaritzaren esku dago", nabarmendu du Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EAEko Aurrekontuak