Ekonomia -

RADIO EUSKADI

EH Bilduren aurrekontu proposamena ez dela bideragarria esan du Azpiazuk

Oposizioko alderdi guztiei dei egin die sailburuak, aurrekontuak bideratzeko 'ahalegina' egin dezaten. 'Ulertzen ditut politikaren mugak, baina berriro pentsatu dezatela', esan du.

pedro azpiazu

Azpiazuren ustez 'ez da bideragarria' EH Bilduren gastu proposamena

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak esan duenez, EH Bilduk egin duen aurrekontu proposamena "ez da bideragarria", besteak beste,  "gastua 420 milioi eurotan handitu" nahi dutelako.

Eusko Jaurlaritzaren 2019rako aurrekontuak izan ditu hizpide sailburuak, gaur, Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egin dioten elkarrizketan. "Edozein alderdik onar dezake aurrekontu hau, politika onak jasotzen dituelako; ez da ezkerreko edo eskuineko kontu bat", esan du.

Aurrekontuaren zatirik handiena, hamar eurotik zortzi, gizarte gaietara bideratu dutela berretsi du Azpiazuk, eta inbertsio publikoa handitzea dela helburuetako bat ziurtatu du. "% 7,4 handituko da inbertsio publikora bideratutako diru kopurua. Ezinbestekoa da bide hori, izan berri dugun krisi ekonomikoaren ondoren", nabarmendu du.

Aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, hitz egiten jarraitzeko borondatea agertu du Jaurlaritzako Ekonomia arduradunak. Alderdi Popularrarekin akordio batera iristea zaila ikusten du, "hasieratik erakutsi duen bide kritikoa" kontuan izanda.

Elkarrekin Podemosen jarrerari buruz, berriz, Azpiazuk ulergaitza iritzi dio Jaurlaritzari "bere politika soziala eta ekonomikoa 180 gradu aldatzea" eskatzea, mahai gainean jarri dituzten aurrekontuak "sozialak" direnean.

Oposizioko alderdi guztiei dei egin die sailburuak, aurrekontuak bideratzeko "ahalegina" egin dezaten. "Ulertzen ditut politikaren mugak, baina berriro pentsatu dezatela", esan du.

Aurrekontuak luzatzeko aukerari buruz galdetuta, Azpiazuk esan du ez dela aukerarik onena, baina hala gertatuko balitz herritarrek "ia antzeman ere ez" luketela egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Ekonomia EH Bildu Araba Albisteak Gaur Eguneko albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024