Ekonomia -

Astelehen honetan Bilbon

Bizkaiko pentsiodunek elkarretaratzea egingo dute berriro 'pentsio duinen' eske

Magdalena Valerio Lan ministroarekin bilduko da elkartea asteartean, Estatuko beste elkarteekin batera.

Astero bezala, Bilboko Udaletxe parean bilduko dira pentsiodunak. Argazkia: EFE
Astero bezala, Bilboko Udaletxe parean bilduko dira pentsiodunak. Argazkia: EFE
Astearteko bilera itxaropen gutxirekin hartu dute EAEko pentsiodunek

1:34

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken sei hilabeteetan bezala, Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak elkarretaratzea egingo du berriro astelehen honetan Bilboko Udaletxe parean, pentsio "duinak" eskatzeko. Astero bezala, mobilizazioa 12:00etan izango da.

Egun bat geroago, asteartean hain justu, Magdalena Valerio Lan ministroarekin bilduko dira Bizkaiko pentsiodunak, Estatuko beste elkarteekin batera.

Batzarra Madrilen izango da, eta pentsiodunek iragarri dute euren betiko aldarrikapenak eramango dituztela: pentsioak igotzea KPIren arabera; alarguntza-pentsioaren inguruan hitzartutako akordioa betetzea; 1.080 euroko pentsio minimoa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata; eta iraunkortasun faktorea bertan behera uztea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Pentsioak