Ekonomia -

Kaleratzeak Siemens Gamesan

Siemens Gamesako langileek lan-erregulazioko txostena erretiratzea eskatu dute

Lanuzteak eta kontzentrazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko lantegietan, eta mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Siemens Gamesa konpainiaren egoitza Sarrigurenen. Artxiboko argazkia: EFE
Siemens Gamesa konpainiaren egoitza Sarrigurenen.
Siemens Gamesa konpainiaren egoitza Sarrigurenen. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siemens Gamesako langileek lanuzteak eta bilkurak egin dituzte gaur enpresak Hego Euskal Herrian dituen lantegietan, multinazionalak egin nahi dituen kaleratzeen aurka. Zehazki, 155 langile kaleratuko ditu Hego Euskal Herriko hainbat lantokitan: 107 Nafarroan (92 Sarrigurenen, 11 Orkoienen eta 4 Agustinosen) eta 48 Zamudion. Langileek lan-erregulazioko txostena erretiratzea eskatu diote zuzendaritzari.

Atzo, astelehena, langileek batzarrak egin zituzten eta mobilizazio egutegia adostu zuten, konpainiak langileak kaleratzeko asmoz aurkeztu duen lan-erregulazioko txostenaren aurka. Lehen mobilizazioa gaur izan da, 14:00etan, Siemens Gamesak dituen lantegien atarietan.

Langileek lan-erregulazioko txostena berehala erretiratzea eskatu dute eta helburu hori lortu arte mobilizazioak eta protestak egingo dituztela iragarri dute. "Espedienterik eta gatazkarik gabeko agertoki batean, enpresak planteatu ditzakeen arazoei aurre egiteko konponbide ez traumatikoak bilatzeko prest gaude", gaineratu dute.

Kaleratze bakar bat ere ez dutela onartuko ziurtatu ostean, langile guztientzako lana bermatzea eskatu dute.

Duela egun batzuk, Siemens Gamesak iragarri zuen lan-erregulazioko txostena jarriko duela martxan, Espainia osoan 2017ko urritik 2018ko irailera bitartean 272 langile kaleratzeko eta beste 67, 2020ra bitartean.

Kaleratzeek Nafarroan izango dute eragin handiena. Siemens Gamesak 92 langile kaleratuko ditu Sarrigurengo lantegitik, 11 Orkoiengotik eta 4 Agustinosekotik. Halaber, Zamudioko zentroan beste 48 langile kanporatuko ditu.

Siemens Gamesak datozen hiru urteetan mundu osoko 6.000 langile kaleratzeko asmoa agertu zuen hilabete honen hasieran, "egitura biziagoa, lehiakorragoa eta kostu txikiagoak" lortzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Siemens Gamesa Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Zamudio Lan gatazkak gaur Multinazionalak Euskal enpresak azken ordukoa