Ekonomia -

Arrasateko lantegia

Langileak CNAren kaleratzeak auzitara eramatea aztertzen ari dira

Lan-erregulazioko espedientean “irregulartasunak” izan direla uste dute Edesa Industrialeko eta Geyser Gastech filialeko enpresa-batzordeek.

Edesa
Edesa
Edesak bilkura egin du Eusko Jaularitzaren aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edesa Industrialeko (garai bateko Fagor Etxetresnak) eta Geyser Gastech filialeko enpresa-batzordeak lan-erregulazioko espedientea auzitara eramatea aztertzen ari dira, prozesuan “irregulartasunak” izan direla uste dutelako.

Bestalde, Arrasateko (Gipuzkoa) lantegiaren 50 bat beharginek elkarretaratzea egin dute gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean. CNA taldeak Garagartzako fabrika itxi nahi du. Ricardo Perez Edesako enpresa-batzordearen presidenteak langileen asmoen berri eman du.

Lan-erregulazioko planaren aurka ELAk eta LABek egindako txosten bat Lan Zuzendaritzaren esku utzi dute beharginek. Perezek azaldu duenez, “negoziazio prozesuan zehar eman diren irregulartasunengatik” espedientea “baliogabea” da.

"Informazioa ezkutatu zaigu”

“Informazioa ezkutatu digute, CNA taldearen inolako konturik eta dokumentaziorik ez dugu jaso, horregatik kaleratzeak planteatu diren bezala ezin dira onartu”, erantsi du.

Aurretiko erretiroekin eta boluntarioekin lanpostu kopurua murrizteko sindikatuen eskaerari “enpresak entzungor” egin diola salatu du Perezek.

Txostena entregatu ondoren, beharginen ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Lan Zuzendaritzarekin bilera bat eskatu du, lan-erregulazioko espedientea baliogabetzen saiatzeko.

“Prozesu oso geldoa” izango litzatekeela onartu du, baina arrazoia emango dietela uste du Perezek, “kaleratze hauek zuzenak ez direlako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Lana berriak ABEEE kasuak Arrasate albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur